BERTSOLARITZEA

Gaztetxeak Bertsotan 2026 ekimenaren aurkezpen afaria Kiñun

Ager Barragan 2025eko abenduaren 29a

Argazkia: Gedar.eus

Urtailaren 2an, beste urte batez egingo dan Gaztetxeak Bertsotan ekimenaren aurkezpen bertso-afaria egingo dabe Igorreko Kiñu Gaztetxean.

Gaztetxeak Berstotan, gazte bertsolaritza zaleak gaztetxeetan alkartuten dauzan bertso txapelketa alternatiboa da. Aurkezpen ekitaldiko egitarauari, Kukuma tabernatik abiauko dan poteoagaz emongo deutsee hasikerea eta Ekhi Zuluaga, Iradi Barrenetxea eta Aiala Irurtia bertsolari arratiarrak egongo dira poteoa girotuten. 

20:30ean Gaztetxeak Bertsotan 2026 ekimenaren aurkezpen ofiziala egingo dabe eta ostean, 21:00etatik aurrera bertso-afaria egongo da June eta Maddi Aiestaran bertsolariakaz batera.

Afarira joateko izen emotea zabalik dago hurrengo estekan: https://docs.google.com/forms/d/15e8stycYyjpr8-lMbAMQTUm5NbvL_Eq6OClLhDAvsvY/viewform?chromeless=1&edit_requested=true

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!