Urietako andra modernoak eta herrietatik heldutako andra tradizionalak alderatuten dituan umorezko obrea Gurutze Beitiak zuzendu dau, testua Txemi Parrarena da eta jatorrizko idea, Jon Marinena. Protagonistak barriz, Karmele Larrinaga eta Gemma Martinez aktoreek gorpuztuten dabez oholtza gainean.
Istorioa 1970. hamarkadako Bilbon dago girotuta. Rosa andra moderno, azkar eta independientea da, idazkari moduan behar egiten dauana. Fortunata barriz, Espainiako Torralbilla herritik heldu barri dan andra tradizionala da. Batera lanean hasi eta lagunak egingo dira. Baina Rosari Fortunataren herriko ohitura atzerakoi eta aurreretxidunak nekagarriak irudituten jakoz, eta Fortunatak, barriz, ez ditu ulertuten Rosak dituan itxurakeri eta bitxikeriak. Desbardintasun horreek nahasmen eta egoera barregarri amaibakoak eragingo dabez bikote berezi horren eguneroko bizimoduan.