ANTZERKIA

'Amama: irrifarreen ondarea' umeentzako antzerkia Igorren

Erredakzinoa 2025eko abenduaren 24a

Abenduaren 26an, barikua, Eidabe konpainiaren Amama: irrifarreen ondarea antzezlana egongo da ikusgai Igorreko Lasarte Aretoan, 17:30ean.

Nagore Gonzalez eta Idoia Tapiak taularatutako lan honetan, Lea umeak bere lagunek daukiena gura dau, mosuak eta bokata handiak emongo deutsazan amama bat. Holan, amama bat topetako abenturea kontetan dau antzezlanak. 

Antzerki bat baino gehiago, "gure amamek oparitzen deuskuen jakituriari, pazientziari eta maitasunari egindako omenaldia da, gure oraina argitzen eta etorkizuna gidatzen dauan irribarre-ondarea itxiz. Amamen esperientziek eta jakituriak belaunaldi gazteenen bizitza aberastu ahal dabela erakutsiko dogu", dinoe egileek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!