MUSIKEA

Salgai dagoz III. Urte Barri Oi! jaialdirako sarrerak

Erredakzinoa 2025eko abenduaren 18a

Kaos Urbano, Fitoskins, Attürri, No Limits, MadSkins, Nekktar, Aurrez Aurre eta DJ ChicasBeat egongo dira Kiñun urtailaren 17an.

Pasau dan edizinoan Igorreko Kiñu Gaztetxea bete-beteta egindako edizino arrakastatsuaren ostean, aurten be 2026ko denporaldi musikalari ondoetorria egiteko Urte Barri Oi! ospatuko da. Urtailaren 17an egingo da jaialdia eta aurten konbidautako taldeak Kaos Urbano, Fitoskins, Attürri, No Limits, MadSkins, Nekktar eta Aurrez Aurre dira, kontzertuen ostean egongo dan DJ ChicasBeat-ez gainera. Sarrerak Igorreko Axular Herriko Tabernan dagoz salgai daborduko, 15 eurotan, eta aforoaren erdia baino gehau dau salduta.

Atzen edizino bietan lez, Urte Barri Oi!-k punk-rock eta oi! doinuak dakarz Igorrera. Kaos Urbano talde madrildarra da kartelburua. 1996tik dago taldea martxan eta estadu mailan, punk-oi talde entzutetsuenetarikoa da gaur egun be.

Gainontzeko talde guztiak, euskal herritarrak dira: Algortatik MadSkins, Durangaldetik Nekktar, Iruñatik Attürri, Goierritik Aurrez Aurre, Bergaratik No Limits, Elorriotik Fitoskins eta Arrasate-Bogotatik DJ ChicasBeat. Fitoskins-ek gainera, Urte Barri Oi!-ko lehenengo edizinoa zabaldu eban taldeak, Umiltasuna diskoa aurkeztuko dau Kiñun.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!