Elkartasun Begiradak alkarte igorreztarrak seigarrenez antolatu dau Igorreko Azoka Solidarioa gaurko, barikua. Urtero-urtero egiten dabe alkartasun azokea eta lortutako dirua alkarte desbardinentzako bideratzen da. Aurtengoan, Fundacion Sindrome de Down y otras capacidades intelectuales alkartera joango da dirua.
Elkartasun Begiradak alkarteak jenteak emondako jostailuak, liburuak, motxilak, mozorroak eta antzekoak batu ditu. Zemendiaren 13 eta 27an, egon ziran Lehendakari Agirren jentea hurbildu eta erabilten ez dituan gauzak batzeako. Bilketea amaituta, azokea bera gaur, hilak 12, egingo da eta jostailu eta bestelakoei bigarren bizitza bat emoteaz gainera, Fundación Sindrome de Down y otras capacidades intelectuales alkarteak laguntzea jasoko dau.