BERBALDIA

Bizkaiko makroproiektuen barri emoteko jardunaldia Igorren

Ager Barragan 2025eko abenduaren 12a

Bihar, hilaren 13an, Bizkaian gaur egun dagozan megaproiektu sozialen egoereari buruzko informazinoa emoteko jardunaldia egongo da Igorreko Kultur Etxean.

Bizkaian gaur egun hainbat makroproiektu dagoz pil-pilean, adibidez Guggenheim Urdaibai proiektua edo Abiadura Handiko Trena. Horregaitik, "Proiektu suntsitzailerik ez!" lemapean, horreen kontra dagozan hainbat alkarte eta kolektibok makroproiektuen egoereari buruzko informazinoa zabalduteko jardunaldia egingo dabe Igorreko Kultur Etxean, goizeko 10:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!