ZINEKLUBA

'Y llovieron pájaros' filma abenduko Zineklubean

Erredakzinoa 2025eko abenduaren 10a

Gaur, hilak 10, 20:00etan izango da hileko Zineklub saioa Igorreko Kultur Etxean eta aukeratutako pelikulea Y llovieron pájaros (Louise Archambault, 2019) da.

Zahartzaroaren gaineko drama kanadiar honek zibilizazinotik urten eta basora mobiduten diran hiru adinekoren istorioa kontetan dau. Baina sute handi batek euren bizitoki barria arriskuan ipinten dauan bitartean, adinekoen ezkutalekura sorpresa bi heltzean dira. Argazkilari gazte bat, Boychuck izeneko baten bila eta 80 urtetik gorako andra bat. Bere artelanen bitartez Boychucken historia ezetuten saiatuten diran bitartean, aparteko zeozer sortuko da euren artean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!