ZIKLO-KROSA

Podium bikotxa lortu eban Manu Quintanillak astegoieneko lasterketetan

Ager Barragan 2025eko abenduaren 9a

Pasau dan astegoienean Valentzian egin ziran Espainiako Kopako lasterketa bietan lehenengo eta bigarren postu bana lortu ebazan txirrindulari igorreztarrak.

Lehenengo lasterketan, zapatukoan, igorreztarrak ezetuten ez eban zirkuitu oso arin batean lortu eban bigarren postua 00:40:38ko denporeagaz, Jordi Reñeren atzetik. Lasterketa honetan, nahiko urtekera txarra egin ebala azaldu dau Quintanillak baina lehenengo lau postuen artean kokatutea lortu eban.  Atzen sprintera heldu ziranean, atzen txirrindulariagaz topau ziran eta, nahiz eta Reñek atzen hau pasetea lortu eban, Quintanillak ezin izan eban atzen kirolari hau aurreratu eta lasterketako bigarren postuan geratu zan.

Bigarren lasterketan barriz gauzak oso desbardinak izan ziran. Harriz eta harez betetako zirkuitua izan zan eta oso garrantzitsua zan lehenengoa urtetea beste txirrindularieri aurrea hartu eta zati gatxenetan pilaketarik ez hartuteko. Zapatuan moduan, Jordi Reñe eta Quintanilla izan ziran lasterketaren buruak, baina oingo honetan bai, Quintanillak valentziarra garaitutea lortu eban.

Quintanillak BEGITUri adierazo deutsanez, oso pozik dago astegoienean lortutako emaitzakaz, lasterketa horreetan munduko txirrindularirik onenetakoak egon ziralako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!