AUZO BILERAK

Igorren Auzo Bilerak antolatu ditu EH Bilduk

Ager Barragan 2025eko abenduaren 4a

Gaur, hilak 4, hasi eta datozen egunetan Auzo Bilerak antolatu ditu Igorreko EH Bilduk herriko auzo guztietan, igorreztarren ahotsa entzun, herriko egunerokotasunean parte hartu eta herria auzoz auzo eregiten jarraituteko helburuagaz.

EH Bilduk azaldu dauanez eurentzat oso garrantzitsua da herritarren eretxiak, kezkak eta honeek daukiezan proposamenak entzun eta honeek kontuan hartutea eta horregaitik animetan dabez herritarrak bilera honeetan parte hartutera.

Hemen Auzo Bileretako egutegi eta ordutegiak auzoz auzo:

Garbe eta Mikele:
Abenduak 4. 19:00etan Igorreko Kultur Etxean.

San Juan eta Solaguren:
Abenduak 9. 19:00etan San Juaneko txokoan

San Kristobal: 
Abenduak 10. 19:00etan San Kristobaleko txokoan

Gezala, Basauntz eta Basarte:
Abenduak 11. 18:00etan Igorreko Kultur Etxean

Igorreko erdigunea:
Abenduak 11. 19:00etan Igorreko Kultur Etxean

Urkizu eta Garakoi:
Abenduak 16. 19:00etan Urkizuko ermitan

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!