Ekitaldia Igorreko Arratia BHI Institutuko ikasleei zuzenduta dago eta lau gonbidatu izango ditu: Ziortza Isasi txirrindularia, Eli Ibarra Athletic-eko jokalari ohia, Lur Ziarrusta pelotari dimoztarra eta Oihana Azkorbebeitia mendi lasterkaria. Guztiek euren esperientzietatik azalduko dabe euskereak euren ibilbide personal eta profesionalean izan dauan edo daukan garrantzia.
Helburua argia da: gazteak euskerara hurbildutea eta euren eguneroko erabilerea indartutea. Antolatzaileen esanetan, “erreferenteak gertu izatea da nerabeak benetan motibatzen dituena”. Mahai-ingurua, beraz, motibazinoa eta hausnarketea sustatuteko aukerea izango da, eta gazteen artean euskerearen presentzia handituten lagundutea espero dabe.