ZIKLO-KROSA

Denporaldiko zazpigarren garaipena Manu Quintanillarentzako

Ager Barragan 2025eko abenduaren 2a

Quintanilla txirrindulari igorreztarrak, 30 segundoko aldeagaz, MASTER50 podiumeko lehenengo postua lortu eban pasau dan domekan, zemendiaren 30ean, Berrizen ospatu zan lasterketan.

Nahiz eta eguraldiak ez lagundu, lasterketeari hasikerea 10:00etan emon eutsien MASTER50-eko txirrindulariek. Quintanillak BEGITUri azaldu deutsanez, zirkuituko lehenengo parteak asko demandau eutsan asfaltoko aldats luzea egoan-ta, baina horren ostean apurka-apurka aurrera egin, lehenengo postua lortu eta bigarren txirrindulariari bueltaz buelta gero eta denpora-alde gehiago ateratea lortu eban.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!