Haginke Arratiako talde transmaribibolloaren eskutik, zemendiaren 26an arrastiko 18:30ean, Iñi Etxezarreta eta Elene Lopetegi egongo dira Igorreko Axular Herriko tabernan euren, Garen piztiaz beste: Hitz egin liteke transfeminismoaz? liburua aurkeztuteko. Euskal Herria transfeminista irudikatu eta praktikan ipinteko kakoak jasoko dira bertan. Liburua urte honetan argitaratu da Txalapartagaz, eta hainbat txokotan egin dabez daborduko aurkezpenak.
Hau da sinopsiak dioana: "Gizon eta andrarik bako herri bateranzko bidea egin gura dogu: menpeko harremanik bakoa, bere zentzu zabal eta konkretuenean; harreman horreek zelan eregiten diran aztertu, eta zelan desegin proposatu; desegite horretarako alternatiba posibleak irudikatu, eta praktikan jarri; ardurak sailkatu, guri jagokuzanak hartu, eta gainerakoak jagokonari hartzeako exijidu".