Martitzenean, goizeko 11:00etan deitu dabe eragile biek konzentrazinoa, Arratia BHIko patio orduan. "Erreakzioaren aurrean, hezkuntza feminista" lelopean mobilizauko dira ikasleak. Oin dala hiru urte izan zan Ingatu ikasle talde feministeak egin eban lehen ekimena zemendiaren 25ean, eta ordutik hona, feminismoa landuten ibili da ikastetxean. Agenda feministako egunak aurrera aterateaz gain, problematika eta egoera puntualak be landutez dauz Ingatuk. Ildo feministea oinarri, Orratzak Arratiako Gazte Talde Feministagaz, Zaplast Lemoako Talde Feministagaz eta Arratiako Ikamagaz batera hainbat ekintza eroan dabez aurrera.