KONTZERTUA

Gauargi taldeak Igorren joko dau zapatuan

Amaiur Irazabal Korta 2025eko azaroaren 20a

Erromeria taldeak Igorreko Eskoletako Aterpean eskainiko dau kontzertua arrastiko 18:00etan.

Zemendiaren 22 honetan joko dau Gauargi taldeak Igorren. Zapatua alaituteko intenzinoagaz Aterpean ibiliko dira kantuan. Gauargi taldea, 2021an sortu eben Amaia Txintxurretak eta Asier Castrok. Gauargi 2012an sortu eben Amaia Txintxurretak eta Asier Castrok. Txintxurretak ETB 1eko Betizu saioan hasi eban bere abeslari ibilbidea. Hamasei urtegaz hasi zan erromeria talde baten kantuan eta harrezkeroztik hainbat musika taldetan eta telebista saiotan hartu dau parte. Goiena telebistako Kantari saioko aurkezlea be bada. Asier Castro, musika irakaslea, gitarra-jolea, tekladu-jolea eta DJ ekoizlea da. Holan, hogei urte baino gehiagoan dabil herrietako plazetan eta beste agertokietan zuzeneko kontzertuak emoten.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!