IKUSKIZUNA

Umeentzako 'Semaforoa' multimedia ikuskizuna, barikuan Igorren

Amaiur Irazabal 2025eko azaroaren 20a

Bariku honetan, Igorreko Lasarte Aretoan Semaforoa antzezlan digitala eskainiko dabe arrastiko 18:00etan.

 

Logela Multimedia konpainiak, Semaforoa antzezlan digitala taularatuko dau. Umeei zuzendutako ikuskizuna multidiziplinarra da eta antzerkia, bideo-animazinoa, interakzinoa eta musikea buztartuten dauz. Lan honetan, protagonistea ume bat da; semaforoak gauzak lortzeako oztopo diran heinean, kasu egiten ez deutseen umearena. Semaforo gorri bat kurutzatuterakoan izandako sustu bat dala-ta, ametsezko mundu batean sartu eta abentura dibertigarriak proposatuten dabezan mundu barri batera sartuko da. Aldaketa horregaz baina, portagonisteak ez dau jakingo lehengo mundura bueltau edo mundu barri horretako izakiek proposatuten dabezan abenturak bizi.

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!