ANTZEZLANA

Zapatuan 'Nuestras migraciones' antzezlana egongo da Igorren

Amaiur Irazabal 2025eko azaroaren 18a

Zemendiaren 22an, Guatemalako Las Poderosas Teatro taldearen eskutik gaztelerazko antzezlana egongo da Lasarte Aretoan.

Zapatu honetan Igorreko Lasarte Aretoan iluntzeko 20:30ean Guatemalako Las Poderosas Teatrok Nuestras Migraciones lana antzeztuko dau. Zemendiaren 25a dala-ta, Arratiako herrietan hainbat ekintza antolatu dira indarkeria matxistea ildotzat hartuta. Antzezlan hau be, eskualdeko ekintza bateratuen barruan sartzean da. Las Poderosas Teatro konpainiak, artea erabilten dau eraldaketa sozial bat lortuteko tresna bezala eta ume, gazte eta andren ahalduntze bat lortzea aldera be. Lan honetan, indarkeria matxistea, pobrezia estrukturala, diskriminazinoa, biolentzia sistematikoa, krisi ekologikoa... bezalako gaiak landuten dira zazpi istoria desbardinetan. Horreetan, erdialdeko andra amerikarren esperientzia eta bizipenak kontetan dira, biziten daben dana azaleratuz.

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!