KIÑU GZTX

Bihar da Kiñu Gaztetxearen XII. Rokupa

Amaiur Irazabal 2025eko azaroaren 14a

Urtero ospatuten dan eguna da Rokupa, Kiñu okupatutera sartu ziran eguna gogorarazoteko antolatuten dabena.

Bihar Kiñu Gaztetxeak hamabi urte egingo dauz okupauta eta hori ospatu gurean asanbladeak egitaraua antolatu dau zapaturako. 15:00etan bazkaria egongo da gaztetxean eta iluntzea eta gaua kontzertu eta DJak alaituko dabe. 19:00etan Kukuman egingo da lehenengoa eta Siriusly taldea izango da. 20:30etan Haizean Kutter taldeak joko dau eta atzena Axular Herriko Tabernan egongo da, Barrrk. 22:00etan DJ Agata Lagata egongo da musikea ipinten, Axularren bertan.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!