ANTZEZLANA

'Pausa' zirku eta jantza ikuskizuna Igorren

Amaiur Irazabal 2025eko azaroaren 13a

Bihar arrastiko 18:00etan Igorreko Lasarte Aretoan, ikuskizun poetikoagaz gozatuteko aukerea eukiko dabe heldu zein umeek. 

 

Nimú konpainiak Pausa izeneko zirku eta jantza ikuskizun poetikoa eskainiko dau bihar, zemendiaren 14an. Arrastiko 18:00etan hasiko da ikuskizuna Igorreko Lasarte Aretoan. Pausak, zirkua eta jantzea buztartuz, familia osoarentzako proposamen magikoa sortu dau, umorea eta irudimena buztartzen dituana. Testurik barik,  Xandra Gutiérrez pailazoak eta Ivan Casado biolontxelo-joleak alkarregaz sortzean daben giro magiko eta hunkigarria mobimientuaren bidez eta musikaren bidez kotetan da istorioa. Berrogeta hamar minutu irauten dauzan lana da eta ume eta haurrek gozatuteko modukoa.

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!