AURKEZPENA

Haginke taldearen aurkezpena bariku honetan, ostean mojitada

Amaiur Irazabal 2025eko azaroaren 12a

Arratiako transmaribibolloen taldeak iluntzerako plana egin dau zemendiaren 14rako, Igorreko Axular Herriko Tabernan.

Haginkek bere aurkezpena eta mojitada antolatu dau barikuan iluntzeko 19:30ean Igorreko Axular Herrikoan. Bertan, Zer da kuir izitea Arratien? berbaldia eskainiko dabe eta eskualdean kuir izateak suposatuten dauanagaz eta burruka transmaribibolloan garrantziaz hausnartuko da. Ostean, mojitadagaz gozatu ahalko da Axularren bertan. Haginke taldeak bere kamisetea salgai ipini eban urri bigarrenaren 12an, eta eskatu dabenek hartuteko aukerea eukiko dau barikuan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!