AZOKA SOLIDARIOA

Igorreko VI. Azoka Solidariorako materialaren biltzea eguen honetan

Amaiur Irazabal 2025eko azaroaren 11

Zemendiaren 13 eta 27ko arrastietan material eta produktu ugari batuko dira, abenduaren 12an saltzeko.

Igorreko Elkartasun Begiradak alkarteak seigarrenez antolatu dau Azoka Solidarioa. Urtero egiten daben azokea da eta alkarte desbardinei bideratuten jakie lortutakoa. Aurtengoa Fundación Sindrome de Down y otras discapacidades intelectuales alkartera bideratuko da jasoko dan dana. Jostailuak, liburuak, motxilak, mozorroak, belarritakoak... batuko dira eguen honetan Igorreko Lehendakari Agirre kalean. Zemendiaren 27an be, aukerea egongo da materialak bertara eroateko. Abenduaren 12ko arrastian egingo da jasotako guztiagaz azokea Igorreko Lehendakari Agirre kalean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!