eraso matxistea

Sexu-erasoa egitea egotzita gizon bat atxilotu eben domeka gauean Igorren

Asier Abrisketa 2025eko azaroaren 11

Gizonagaz bizi zan andra batek salatu eban erasotua izan zala eta honen ostean, Ertzaintza euren etxera joan zan 33 urteko gizona atxilotu eta Durangoko komisaldegira eroateko.

Domeka gauean Ertzaintzak 33 urteko gizon bat atxilotu eban Igorren, domeka arrastian bertan sexu-erasoa egitea egotzita. Atxilotutako gizonagaz eta beste persona batzuekaz etxebizitzea alkarbatuten eban biktimeak eta larrialdi zerbitzuetara berak deitu eban, etxe barruan gertatu zan erasoa salatuteko. Honen ostean Ertzaintza bertaratu zan gizona atxilotuteko. Durangoko komisaldegira eroan eben atxilotua  autormena egiteko eta gerora, epaileren itxonean geratu da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!