Aurreko hilean hasi eben dinamikeagaz segidu guran, beste irakurketa saio bat deitu dau Igorreko Kiñu Gaztetxeak, eguazten honetako iluntzeko 19:30ean. Hezkuntza askatzailearen inguruko testu eta dokumentuak irakurri eta bertan horren inguruan berba egin eta hausnartuteko espazioa egongo da. Irakurketa saioak formakuntzarako, debaterako eta autoikasketarako erabiliko dira testu kritikoen bidez eta autonomoa izango dan talde batek hartzean dau parte. 12an, hurrengo irakurketa saioetarako testu proposamenak esateko tartea be egongo da.