Igorreko Kultur Etxeko, Lasarte Aretoko, bazkidetze txartelak bost euro merkeago lortu ahalko dira bazkidetzea abenduaren 16a baino arinago egin ezkero. Lasarte Aretoak datorren urterako bazkidetze kanpainea martxan ipini dau eta hainbat abantaila daukaz bazkidetze txartelak: ikuskizun guztietan % 25eko deskontua, Kultur Etxeko ikastaroetan % 15eko beherapena eta Sareako antzoki guztietarako deskontuak. Horrez gain, urtean lau film eta zuzeneko ikuskizun bat doban ikusteko aukerea dago eta programazino liburuxkea jasoteko aukerea be. Bazkide egiteko, Kultur Etxeko harrerara joan behar da, eta merkeago lortu gura bada, abenduaren 16a baino arinago egin beharko da inskripzinoa.