ANTZEZLANA

Dejabu konpainiaren atzen lana Igorren

Amaiur Irazabal 2025eko azaroaren 7a

Antzerkiaren eta zinemaren arteko esperientzia bizia zemendiaren 8an, Lasarte Aretoan.

Dejabu Konpainiak Itzulera aurkeztuko dau, ikusleen aurrean zuzenean sortzean dan road movie lotsabako eta koloretsua. Ikuskizuna zapatu honetan iluntzeko zortziretan izango da Igorreko Lasarte Aretoan. Itzulera, ez da antzezlan arrunt bat, esperientzia errepikaezina da ikuslea bera be abenturearen parte bihurtuten dalako. Istorioa, Mexikora doazen hiru lagunek biziten dabe, Etxepare Euskal Institutuaren bekagaz diasporako euskaldunak alkarrizketatzera doaz eta. Bertan, espero ez dan zeozek dana aldatuko dau eta ikuslea abentura ero eta delirante batean murgilduko da. Autofikzino kutsuko lan honek, nortasunaren bilaketa, sormenaren krisia eta gizakiaren zentzubakokeria jorratzen dauz. Irudia, musikea eta argi hipnotikoak erabiliko dira horretarako. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!