ERAKUSKETEA

Gaur inaugurauko da 'Plural y diversa' erakusketea Igorren

Amaiur Irazabal 2025eko azaroaren 7a

Arrastiko 18:30ean Igorreko Kultur Etxean egingo da erakusketearen inaugurazino ekitaldia.

Igorreko Arte Plastikoen Mintegian parte hartu daben artista danek, bertan sortutakoa erakusketa kolekiboan aurkeztuko dabe zemendiaren 7tik abenduaren 10era. Igorreko Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan egongo dira ikusgai. Bertan egongo diran lanak,  Marisol Calzada, Arantza Pineda, Marian Daubagna, Pedro Pineda, Maite Artabe Urkiri eta Sandra Atutxarenak izango dira.  Ana Rosa Arroyo, Mintegiko formatzailea da Plural y diversa erakusketako komisarioa. Inaugurazino ekitaldia, gaur arrastiko 18:30ean izango da Kultur Etxean. Bertan, umorezko bakarrizketea egingo dau Miren Lauzirikak. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!