KIÑU GZTX

Bariku honetan AiLaket!! alkartea Kiñu Gaztetxean

Amaiur Irazabal 2025eko azaroaren 6a

Drogen arrisku eta gozamen kudeaketa lantegia tailerra emongo dabe AiLaket!! alkartekoek, ostean, gaztetxean bertan tabernea zabalik egongo da.

 

Bariku honetan arrastiko 18:00etan Igorreko Kiñu Gaztetxean, droga desbardinak gure gorputz eta buruetan daukien eraginen inguruan ibiliko dira berbaz AiLaket!! alkartekoak. AiLaket!!, drogen erabiltzaile eta erabiltzaile ohien alkartea da, eta drogen konsumoari lotutako arriskuen barri emon eta jokabide arduratsu baterako tresnak eta informazinoa eskaintzen dabe bide eta modu asko erabiliz. Kiñuko tailerraren ostean, tabernea zabalik egongo da zer jan eta zer edanagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!