Aurtengo 33. Bertsolari Gazteen BBK Sariketa zemendiaren 3an hasi zan Bilbon eta Igorreko Arratia BHI Institutuan izan zan atzo bigarren saioa. Etazetak taldeak Baldarrak taldea irabazi eban, Gernika-Lumoko hilaren 18ko finalaurrekora zuzenean sailkatuta. Saioaren aurkezlea Etxahun Lekue Etxebarria izan zan eta epaileak, Beñat Romero Maguregi, Juanjo Respaldiza Ozaeta eta Miriam Juaristi Urizar izan ziran. Idazkari beharretan Igor Menika Bengoetxea egon zan.
Txapelketa honetako hurrengo saioa datorren astelehenean izango da goizeko 10:00etan Zallan, Mimetiz eskolan. Finala, abenduaren 4an ospatuko da Zornotzako Zelaieta Zentroan.