SAHARAR HERRIA

Igorretik urtengo da Sahararen okupazino ilegala salatuko dan manifestazinora joateko autobusa

Amaiur Irazabal 2025eko azaroaren 6a

 Madrilen urtero egiten dan mobilizazinora joateko autobusa antolatu dabe Juventud Activa Saharaui eta Asociación Saharauis en Arratia alkarteek. Gaur 18:00etan " Ez autonomiari, bai independentziari" lelopean kontzentrazinoa deitu da Igorreko BM aurrean

Aurten berrogeta hamar urte pasau dira Sahararen okupazino ilegala hasi zanetik. Hori dala-ta, zemendiaren 15ean Igorretik autobus bat urtengo da Madrilera; bertan, urtero egiten dan Sahara askean eta bere erresistentziaren aldeko manifestazinoa dalako. Autobusa Igorreko Lehendakari Agirre etorbidetik urtengo da goizeko 05:30ean. Madrilera 11:00etan helduko da eta mobilizazinoa 12:00etatik 14:00etara izango da. Bueltarako, 16:00etan urtengo da autobusa Madriletik eta Igorren gaueko 21:00etarako egongo da. Madrilera joan ezin danak be, ekarpen ekonomikoa egiteko aukerea dauka autobusa urten daiten.  Gainera, gaur arrastiko 18:00etan Igorreko BM aurrean, Saharar herriaren autonomia legea salatu, eta honen independentzia aldarrikatzeko alkarretaratzea egingo da Asociación Saharauis en Arratia elkarteak deitute.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!