2025eko Bertsolari Gazteen BBK Sariketako bigarren kanporaketea Igorreko Arratia BHI Institutuan izango da eguazten honetan, goizeko hamarretan. Ekhi Zuluagak (Igorre) eta Emile Zabalak (Mungia) Etazetak taldea osotuten dabe eta Amaiur Bentazos (Bilbo), Beñat Enbeita (Gernika) eta Eider Fernandezek (Bermeo) sortutako Baldarrak taldearen aurka lehiatuko dira, talde biak Gazteak kategoriakoak. Zemendiaren 3an izan zan lehenango kanporaketa Bilbon eta hurrengoa 10ean izango da Zallan. Txapelketea, taldekakoa izango da eta finala Zornotzako Zelaieta Zentroko auditorioan ospatuko da abenduaren 4an.