Manu Quintanilla txirrindulari Igorreztarra astegoienero dabil lasterketaz lasterketa eta oingoan be, bi korridu ditu. Zapatuan Amurrioko Ziklokrossean laugarren egin eban, denporaldia hasi zanetik lehenengoz gelditu zan podiumetik kanpo. Domekan barriz, XXXII. Karratzako Nazionoarteko Ziklokrossean bai, podiumera heldu eta honen buru izan zan Master50 kategorian, lehenego postuagaz. Lasterketa biak izan dira Espainiako Koparako puntuagarriak.
Quintanillak BEGITUn azaldu dauanez, Amurrioko lasterketan maila handiko parte-hartzaileak egon ziran Master50 mailan: "Europako txapelduna, Portugaleko txapelduna, Espainiako Kopako liderra eta euskal herritarrak egoazan". Urtekerea ondo egin eban eta bigarren postuan ipini zan hasikera batean, Europako txapelduna dan Jordi Reñeren gurpilaren ostean. Atzenengo biran baina, "uste dot gurpila pintxauta neukala", bizikletak laban apur bat egin eta hiruk pasau eutsien, amaierarako postu bat berreskuratu eban arren. Iñaki Parada eta Juan Lazpita arratiarrek barriz, seigarren eta zazpigarren egin eben, hurrengoz hurrengo.
Domekan barriz, "burrukazale" urten zan Quintanilla Karrantzako lasterketan eta berak kontau dauanez, apur bat lasaitu ahal izan zan atzekoei 30 segundoko aldea atera ostean. Holan, Master50 mailako lehenengoa ailegau zan helmugara 38:17ko denporeagaz, Eloy Otero eta Andoni Jimenezen aurretik. Iñaki Paradak bederatzigarren egin eban eta Juan Lazpitak hamalaugarren.