Zemendiaren 15ean Kiñu Gaztetxea okupau zanetik hamabi urte pasatuko dira eta asanbladeak Rokupa eguna ospatuteko plana eskaini dau. Zapatua, bazkariagaz hasiko da eguerdiko 15:00etan gaztetxean. Txartelak erosteko Igorreko Axular Herriko Tabernan eta Kukuma tabernan egongo da aukerea hilaren 13rarte. Bazkaria eta gero, hiru kontzertu egongo dira herriko taberna desbardinetan. 19:00etan Kukuman izango da lehenangoa eta Siriusly taldeak joko dau. Bigarrena Haizean 20:30ean, Kutterren eskutik eta azkena Barrrk taldea izango da 22:00etan Axularren. Kontzertuak eta gero, Agata Lagata DJak emongo deutsa amaierea egunari, Axularren bertan.