Manu Quintanilla txirrindulari Igorreztarra denporaldi bikaina egiten dabil, izan be lasterketa guztietan egon da podiumean eta atzen astegoienean laugarrenez lortu dau urrezko domina Master50 kategorian. Elorrioko 48. Ziklo Krossean izan zan atzenengo urrea, domekan. Quintanilla 44:38ko denporeagaz ailegau zan lehena helmugara eta honen atzetik Ivan Lope eta Andoni Jimenez egon ziran. Juan Lazpita dimoztarra barriz laugarrena izan zan eta Iñaki Parada bediaztarra bosgarrena.
Denporaldia, irabaziz hasi eban Quintanilla urri lehenengoaren 29an Soriako Agredan, eta urrea eta zidarra tartekatzen joan da harrezkeroztik. Izan be, hurrengo astegoienean Xixonen, zapatuko lasterketan, Las Mestas saria, bigarren egin eban, eta hurrengo egunean, Trofeo Villa de Gijon izenekoa, irabazi. Hurrengo astegoienean be, lasterketa bi izan ebazan, zapatuan, Medina de Pomarren irabazi egin eban, eta domekan, Villarcayon bigarrena izan zan. Elorrion lehenengo egin eban hilaren 26an eta datorren astegoienean Amurrion eta Karrantzan egongo da.