berbaldia

Argentinako euskal diasporaren gaineko berbaldia Igorreko Herrikoan

Asier Abrisketa 2025ko urr. 21a, 10:25

Martina Larraza Lapridako (Buenos Aires) Lagunen Etxea-ko kide eta jantzaria izan da.

Martina Larraza Azpiazu euskal-argentinarrak eskainiko dau berbaldia egunenean, hilak 23, 18:30ean.

Axular Kultur Elkarteak eta AEKren Arratiako Berbalagun taldeak alkarlanean antolatu dabe Euskal diaspora Argentinan berbaldia. Hau urri bigarrenaren 23an, eguena, egingo da Igorreko Axular Herriko Tabernan, 18:30ean. Hizlaria Martina Larraza Azpiazu izango da, Argentinan jaiotako euskal migratzaileen ondorengoa eta Berbalaguneko kidea. Gai hau ondo landuta dauka Larrazak, izan be, bere Universidad Nacional de La Platako gradu amaieran Diasporaren turismoa: argentinar jantzari gazteen bidaiak Euskal Herrira tesia aurkeztu eban.

Berbaldian hainbat galderari erantzuten saiatuko da Martina Larraza. Diaspora bat zer dan eta Argentinan euskal diasporea zelangoa izan zan; euskal etxeak zelan sortu ziran, zer diran eta zein lan egiten daben; eta Euskal Herritik hain urrun dagozan Argentinako euskaldunek zer egiten daben azalduko dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!