txirrindularitzea

Sariz betetako beste astegoien bat egin dau Manu Quintanillak

Asier Abrisketa 2025ko urr. 21a, 09:55

Zapatuan lehenengoa izan zan Medina de Pomarreko ziklo-krossean eta domekan bigarrena Villarcayon.

Manu Quintanilla txirrindulari igorreztarra fin dabil aurten be aurkeztuten dan ziklo-kross lasterketa guztietan. Astegoien honetan be proba bikotxa egin dau eta bietan errepikatu dau podiuma, zapatuan urrezko dominea irabazita eta domekan, zidarrezkoa. Espainiako Kopako lasterketak izan ez diran arren, estadu mailako ranking-erako puntuagarriak izan dira. Master 50 kategorian, Quintanilla bigarrena da ranking-ean 167 puntugaz, Eloy Otero galiziarraren atzetik, 175 puntugaz. Aste honetako probako puntuak ez ditue oindino gehitu baina Igorrekoak bardin geratutea espero dau, Oterok be proba bat irabazi daualako astegoienean.

Pasau dan astegoienean Burgosen jokatu zan zapatuan XXI. Ciclocross Ciudad de Medina de Pomar lasterketea eta Quintanillak 0:37:07ko denporeagaz amaitu ebazan zirkuituko lau birak. Lehia estua izan zan lehenengo postuetan izan be, Jose Luis Rebollo hiru segundora eta Andoni Jimenez lau segundora sartu ziran helmugara.

Domekan barriz, XXII Ciclocross Villa de Villarcayon bigarrena izan zan Igorrekoa eta podiumeko protagonistak bardinak izan ziran. Rebollo eta Quintanilla segundo-hamarreneko desbardintasunagaz sartu ziran helmugara 0:36:00ko denporeagaz. Andoni Jimenez barriz hamar segundo beranduago heldu zan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!