zinema

Bihar Igorreko Zineklubak Jessica Hausneren 'Club Zero' filma eskainiko dau

Bea Azpiri 2025ko urr. 21a, 08:22

Lasarte Aretoan, 20:00etan, egongo da Austria, Frantzia eta Erresuma Batuko koproduzinoa dan Jessica Hausner (Viena, 1972) zuzendariaren Club Zero (2023)  filma ikusteko aukerea. Saioa, aurreko eguaztenerako, urri bigarrenak 15, programauta egoan, baina Palestinaren aldeko mobilizazinoetara batzeako, atzeratzea ebatzi zan eta bihar, hilak 22, eskainiko da.

Sinopsia
Miss Novak maistra bat da, eta eliteko eskola bateko taldeagaz alkartu da ikasle gazteei elikadura eskolak emoteko. Denpora gitxian, irakasleak lotura estua ezartzen dau bost ikaslegaz, eta gainerako irakasleak ez dira ohartzen zer gertatzen dan. Bat-batean, gertakariek bira oso arriskutsua izango dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!