eraso matxistea

Zarautzeko erailketa matxistea salatuteko alkarretaratzea egingo da gaur

Asier Abrisketa 2025ko urr. 20a, 10:34

Arratiako Mugimendu Feministak deituta, mobilizazinoa Igorreko sarrerako errotonda parean egingo da gaur 19:00etan.

Eguazten gauean 53 urteko andra bat hil eben Zarautzen (Gipuzkoa) eta Ertzaintzak gerora baieztatu ebanez, erailketa matxista bat izan zan ezbeharra. Holan, 47 urteko gizon bat atxilotu eben eta epailearen aurretik zein hilketea gertatu zan etxetik erailketea argituteko pasau ostean, espetxean dago daborduko gizona. Gertaerea salatuteko, Arratiako Mugimendu Feministak alkarretaratzeko deia egin dau gaurko,  hilak 20, Igorre sarrerako errotonda parean, 19:00etan.

2003an erailketa honeek hilketa matxistatzat erregistretan diranetik, gizonek 131 andra hil ditue. Zarautzeko erailketa hau aurtengo seigarrena da. Egiturazko biolentzia honen kontra izango da gaurko mobilizazinoa, "Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista!" lelopean.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!