pailazoak

Antxo eta Pantxak atzenengoz taularatuko dabe 'Eman bizia'

Asier Abrisketa 2025ko urr. 16a, 10:24

Igorreko Lasarte Aretoan izango da atzenengo emonaldia zapatuan, 17:00etan. Zemendian lan barri bat estreinauko dabe pailazoek.

Urri bigarrenaren 18an, zapatua, egongo da Antxo ta Pantxa pailazo bikotearen Eman bizia ikuskizuna ikusteko atzen aukerea. Zemendian lan barri bat estreinauko dabe pailazoek eta urte biko ibilbidearen ostean, transplante eta ospitaleen gaia jorratuten dauan Eman bizia-ren atzen emonaldia Lasarte Aretoan egingo da, 17:00etan.

Pantxo pailazoa, Iker Urtiaga dimoztarra, bere familiaren bizipenean oinarritu zan obrea egiteko, izan be, Euskal Herriko lehen gibel-transplanteetako bat izan zan: "Ez neban amaitu gura edozein lekutan, guretzat berezia dan leku baten amaitu gura neban". Holan, hasi zan lekuan, Igorren amaituko da ikuskizunaren ibilbidea.

Sinopsia

Antxo ta Pantxa ospitalera joan dira; Antxo transplante baten zain dago, eta bien artean gaiari heltzean deutsie jolas, magia eta barre artean. Murrizketak, euskerea, aniztasuna eta gizatasuna be lantzean dauz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!