Oin urte batzuk Igorreko Kiñu Gaztetxean batzean zan Arratiako Bertso Eskolea eta oingo ikasturtean, bueltan ekarri dabe ekimena. "Bertsotan hasteko, bertso ohiturea berreskuratuteko edo entrenamendurako aukerea" dala adierazo dabe asanbladatik. Saioak dobakoak dira eta izena emoteko, eskola-saioetara hurbildutea baino ez da behar. Saioak ordu batekoak izango dira; eguenero 16:00etan eta barikuro 15:15ean.