Zortzi urteko neskato baten suizidio ahalegina kontetan dau obrak. “Maddi txikia bolada txarra pasetan dago. Ez dauka jateko gogorik, eskolako notek nabarmen egin dabe okerrera. Gurasoak zer egin jakin ezinda dabilz. Alabeak ez dau ezelango azalpenik emoten. Azkenean, Leire psikologoaren konsultara eroatea ebatzi dabe. Ha-ta guzti be, inork ezingo dau ahalegin tragikoa ekidin. Neskatxia hondartza ondoko hatx batzuetan agertu da larri zaurituta” sinopsiaren arabera.
Iraia Eliasek, Getari Etxegaraik, Javier Barandiaranek, Iñigo Aranburuk, Ruth Guimeràk eta Irene Zarrabeitiak egiten ditue aktore lanak. Abestien letrak Miren Agur Meaberenak dira.