Igorreko Kiñu Gaztetxeko asanbladak Irakurketa Saioak ekimena ipiniko dau martxan oingo ikasturtean. Lehenengo saioa urri bigarrenaren 8an, eguaztena, egingo da 19:30etik aurrera eta hau ekimena aurkeztuteko saioa izango da. Asanbladatik BEGITUn azaldu dabenez, helburua "irakurketarako espazio kolektiboa sortzea da", izan be beti irudikatuten da irakurketea bakotxak bere etxean bakarrik egiteko. Ideia irakurle taldea hilean behin batutea da baina taldea motibauta egonez gero, gehiago batzeako aukerea be badago. Gainera, taldean ebatziko dira egun eta orduak.
Lehenengo saioan jarraituko dan dinamikea azalduteko izango da eta horren ostean, dinamizatzaileak proposautako testu bat aurkeztuko jako taldeari. Hurrengo saioan hau komentau eta honen gainean hausnartuteko. Gero, taldea autonomoa izango danez, bertan ebatziko da hurrengo testua. Testu kritikoak eta artikuluak proposatuko dira baina baita literatur testuak be. Asanbladatik argitu danez, dinamizatzailearen rola, "taldearen interesak batu eta honeek asetzea izango da", ez testu guztiak proposatutea.