mendia

Aner Zuluagak irabazi dau Sorginen Lasterketa laburra

Asier Abrisketa 2025ko urr. 7a, 10:54

Atxondon hasi eta amaituta, Urkiolatik egin zan 11,7 kilometroko mendi lasterketako irabazle igorreztarrak 01:05:58ko denporea egin eban.

Domekan jokatu zan Atxondoko Axpe auzoan hasi, Urkiolako Parke Naturaletik korridu eta barriro Axpen amaitu zan Sorginen Lasterketako hamazortzigarren edizinoa. Lasterketa bi lehiatu ziran, naguasia 21 kilometro eta 1.700 metro positiboko desnibelduna eta laburra, 11,7 kilometro eta 890 metro positiboko desnibelekoa. Lasterketa laburra Aner Zuluaga igorreztarrak irabazi eban. Zuluaga protagonista izan zan Gorbeia Suzienen be, lasterketa laburreko bigarrena izan zan-ta.

Lehia estu-estua izan zan lehenengo hiru korrikalarien artekoa, izan be, hamazortzi segundoko alde txikiagaz kurutzatu eben helmugea lehenengo hiru gizonezkoek. Aner Zuluagak 01:05:58ko denporea egin eban, Atxondoko David Ruak 01:06:03 eta Agoitzeko Markel Barriok 01:06:16. Horrezaz gainera, laugarrena be Igorrekoa izan zan, Markel Iragorri, hiru minutu beranduago.

Andrazkoen lasterketa laburrean barriz, Malen Osa oñatiarrak, Alazne Lozano elgetarrak eta Maria Baseta atxondoarrak osotu eben podiuma. Honeen atzetik Itsasne Bengoetxea zeanuriztarrak lortu eban laugarren postua, 01:30:04ko denporeagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!