Hamaikagarren urtez ospatuko da oingo domekan, hilak 5, Igorreko Duatloi Txikia. Herriko txikerrenengan kirol ohiturak barneratuteko ekimen honetan alkartasuna be protagonistea izaten da eta aurten, izen-emoteakaz batutako dirua Igorreko Inazio Zubizarreta Guraso Elkartearentzako izango da. Izena egunean bertan emon ahalko da, 10:30etik 10:50era arte, Igorreko eskolatan bertan. Gero, 11:00etan hasiko dira lasterketak.
Adin tarte desbardinentzako zirkuituak prestatu dira domekarako eta gero eta nagusiagoa izan, distantzia handiagoa egin behar izango dabe umeek. Lehenengo zati bat korrikan, bizikletea hartu eta amaieran beste zatitxo bat arineketan egingo dabe. Holan, lau urtera artekoek 340 metroko galapan eta 330 metro bizikletan egin beharko dabez. Bost eta zazpi urte artekoek 660 metro korrikan eta 560 metro bizikletan, zortzi eta hamar zein hamaika eta hamabost urte bitartekoek 900 metro arineketan eta 560 metro bizikletan.