kiñu gztx

Euskal Herriko Pegatineroen XXIII. Topaketea hartuko dau Kiñuk

Asier Abrisketa 2025ko ira. 30a, 12:38

Agurainen ospatutako EHko Pegatineroen XX. Topaketako irudia // E.H.P.E.

Zapatuan 11:00etatik aurrera egongo da norbere pegatinak eroan, besteenak ikusi eta trukeak egiteko aukerea Igorreko Kiñu Gaztetxean. Gero, bazkaria be egingo dabe pegatineroek.

Urri bigarrenaren 4an, zapatua, Euskal Herriko Pegatineroen Elkarteak urtero antolatuten dauan topaketea egingo dau Igorreko Kiñu Gaztetxean. Hogeta hirugarren edizinoa izango da Kiñukoa eta bertan bildumagileak, zaleak zein ikusgurea dabenak batuko dira euren pegatinak eroan eta besteenak ikusteko. Gainera, pegatinen trukeak egiteko aukerea be izango da zapatukoa.

Topaketea eta pegatinak ikusi eta trukatuteko aukerea 11:00etan zabalduko da. Euskal Herrian mobimentu sozial eta politiko desbardinek pegatinak egiteko kultura handia izan dabe atzen hamarkadetan eta mota horretako eranskarriak izaten dira nagusi topaketan. Ha-ta guztiz be, ziur musika taldeen eta bestelango alkarte batzuen pegatinak be egongo dirala, besteak beste.

Topaketea goizean zehar egingo da eta 14:30ean bazkaria egingo da. Honetarako lekua pegatinatopaketa@gmail.com helbidera idatzita egin daiteke. Menu beganoa be badago aukeran eta hau zehaztu behar da mezuan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!