inbiu

Euskal Herriko giza kate-kiribil handiena egiteko erronkea biharko Inbiu Jaian

Asier Abrisketa 2025ko ira. 19a, 12:44

Igorreko euskerearen aldeko eguneko erronkearen ostean bazkaria, Eigoren musikea eta herri kirolak egingo dira: Bizkaiko Trontza Txapelketea eta harri-jasote zein lasto-jasote eta botate erakustaldiak.

Atzenengo urteetan legez, Inbiu Jaia, Igorreko euskera eguna erronka batez hasiko da.Euskal Herrian inoz egin dan giza kate-kiribil luzeena egitea izango da erronkea, eta horretarako ezinbestekoa da jentearen parte-hartzea; Igorreko herritar guztiena zein beste herrietako euskaltzaleena be. Urri lehenengoaren 20an izango da, zapatuan. 12:00etan Lasarte parkean kateari hasiera emongo deutsie Lehendakari Agirre etorbidea zeharkatuta eta 13:00ean Urbieta futbol zelaian kiribila egingo dabe euskaltzaleek. Zelaiaren erdian, euskaltzalez inguratuta, ekitaldi berezia egingo da.

Egitaraua

  • 12:00etan, Inbiu Jaiko erronkearen hasikerea Lasarte parkean.
  • 13:00etan, giza kate-kiribila Urbietan eta ekitaldia.
    • Harmailak zabalik egongo dira ikusleentzako.
  • 15:00etan, herri bazkaria Lasarte Parkean.
  • 16:30ean, EINGOk girotutako bazkalostea.
  • 19:00etan, herri kirolak:
    • Andrazkoen Trontza Txapelketea
      • Ainize Perez - Esti Meseguer
      • Oiane Gonzalez - Iraide Gezuraga
    • Harri-jasote erakustaldia
      • Leire Astoreka
      • Jon Gisasola 'Zelai V'
    • Lasto-jasote eta botate erakustaldia
      • Jose Martin Bustinza 'Tubi'

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!