kiñu gztx

Asanblada irekia deitu da gaurko Kiñu Gaztetxean

Asier Abrisketa 2025ko ira. 19a, 11:17

Gaztetxearen erronkak mahaigaineratu, epaiketea tartean, eta aurtengo kursoko planari errepasoa egingo jako 18:00etan; gero, tabernea zabalduko da.

Epaiketaz epaiketa dabil Igorreko Kiñu Gaztetxea; hilaren 15ean izan behar zana 2026ko urtailaren 27ra atzeratu da atzenean. Holan, luzetuten dabil asanbladearen eta Sabadell Banketxearen arteko burrukea. Epaiketea atzeratuta, Igorreko gazteek ziurtatuta daukie gaztetxea erabili ahal izateko denpora gehiago eta bidean zer egin eta epaiketa osteko erresistentzia antolatuten hasteko, indarrak neurtzeako beharrizana dauka gazte asanbladeak. Holan, asanblada irekia egingo da gaur 18:00etan eta gero, tabernea zabalik, jatekoa eta musikea egongo da.

Asanblada irekian hainbat gai landuko dira. Hasteko gaztetxeak atzenaldian daukazan erronken inguruan egingo dabe berba: epaiketea, husteko arriskua eta abar. Bestetik, asanbladak oingo kursorako daukan plana eta proiektu barriak azalduko ditu eta horrezaz gainera, hurbilduten diranak proposamen barriak egiteko aukerea izango dabe. Atzenik, gaztetxeak daukazan espazio ugarietatik bisita gidatua be egingo da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!