Urri lehenengoaren 27an egingo da aurtengo Gorbeia Suzien mendi lasterketea eta urtero lez, aurretik be mendiaren gaineko ekintzak antolatu ditu antolakuntzeak. Holan, bihar, hilak 19, mendiko esperientziak kontetan dituan liburu baten aurkezpena egingo da Igorreko Kultur Etxean. Txusma Perez Azacetaren The Mountain Family: relatos montañeros basados en hechos reales liburuaren aurkezpena hain zuzen be, 19:00etan.
Antxon Burcio mendizalearen heriotzearen bosgarren urteurrena omenduteko Txusma Perezek eta hainbat kolaboratzailek sortutako kontaketa liburua da hau. Bertan, Legazpiko lagun talde batek atzen 50 urteetan mendi urtekeretan izandako esperientziak kontetan dira lehenengo personan eta ziur edozein mendizale identifikauta sentiduko dala.
Aurkezpenean Txusma Perez Azacetagaz batera Ramon Malkorra eta Kepa Lizarraga egongo dira, solasalditxoa egiteko. Gainera sinadura ekitaldia be egingo da. Hau ekitaldi solidarioa izango da, izan be, batzean dan dirua SOS Himalaya-Iñaki Ochoa de Olza Fundazinoaren proiektuetan inbertiduko da.
Mendizale familiaren hasierako argazkia, Gorostiaga mendian, 1973an: Xabier Arrazola, Javier Aldea, Juankar Agirre, goian Txusma Perez Azazeta, Antxon Burcio eta Juanjo Carmona.