berbaldia

Ahoztar Zelaietak 'El Pradalismo' aurkeztuko dau Igorren

Asier Abrisketa 2025ko ira. 17a, 11:38

Axular Herriko Tabernan egingo dau Zelaietak bere atzen ikerketa liburuaren aurkezpena, eguenean 18:00etan.

Ahoztar Zelaieta kriminologo eta ikerketa-kazetari entzutetsuaren atzen liburua da El Pradalismo: El ocaso de los JoBuBi (Txalaparta, 2025) eta hau aurkeztera dator Igorrera. Urri lehenengoaren 18an, eguena, izango da aurkezpena Axular Herriko Tabernan, 18:00etatik aurrera. Bertan, Zelaietak EAJn izandako aldaketak kontetan ditu, Jovenes Burukidez Bizkainos-en (JoBuBi) gainbeheratik, Imanol Pradalesen gorakadara.

Sinopsia

Iñigo Urkulluren hamarkada bat baino gehiagoko agintaldiaren ostean, askorentzat ezezaguna dan aurpegi batek hartu dau Eusko Jaurlaritzearen gidaritza: Imanol Pradalesek belaunaldien arteko erreleboa egin dau, EAJren aparatua astinduz. Horregaz batera, "euskayetano" eta soziologoen klana funtsezkoak dira egungo erakunde-sarea eratzeko eta alderdi jeltzalearen barruan boterea banatzeko. Bere igoera Bizkaiko Burukide Gazteen (JoBuBi) gainbeherarekin batera gertatu da.

Liburu honek birkonfigurazio hori azaltzen daben ibilbideak, aliantzak eta barne-tensinoak berreraikitzen dauz. Bizkaiko diputadu izan zanetik EAJko buruzagi instituzional bilakatu arte, Pradales eraldaketaren figura nagusia da. Aldaketa hori alderdiaren hauteskunde emaitzen higadurak, burukideei lotutako ustelkeria tramen azaleratzeak eta bezero-sareen buru diren familia klan jeltzaleen arteko tensinoek eragin dabe.

EAJko iturgintzako taldeen arteko botere-kuoten banaketa eta horrek erakundeentzat eta euskal gizartearentzat dituan ondorioak ulertzen saiatzeko gida da hau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!