Oskar Garro txirrindulari igorreztarrak bigarrenez aritu da Espainiako Triatloi Paralinpiko Txapelketan. Astegoienean jokatu dira proban Aguilasen (Murtzia) eta Garrok PTS2 kategorian hartu eban parte. Hirugarren postuan ailegau zan Igorrekoa helmugara. Halanda be, denporea hobetu ahal izan ebalakoan, peneagaz agertu da: "Bizikletan "a fuego" joan nintzen eta konturatu barik buelta bat gehiago emon neban".
Garrok azaldu dauanez, akatsa egingo ez baeban be hirugarren postuan geratuko zala, baina denpora hobeagoagaz. Holan, 750 metro uger, 20 km bizikletaz eta 5 km korrikan egiteko proban 01:34:12ko denporea behar izan eban. Irabazlea Lionel Morales izan zan 01:13:03ko denporeagaz eta bigarrena Javier Vergara, 01:21:59ko denporea eginda.
Proba honegaz Oskar Garrok amaitutzat emon dau denporaldia. Lesinoak medio ez dau proba askotan parte hartu baina aurreratu dau badabilela datorren denporaldian pentsetan.