Urri lehenengoaren 13an, zapatua, Igorreko merkatariek osotuten daben Arratiako Merkatariek Elkarteak urteroko jaia ospatuko dau. Arrastian hasi eta gauera arte luzatuko da jaia, 16:30etik 23:00etara, gitxi gora-behera. Bertara hurreratuten danak umeentzako egurrezko jolasak, errealidade birtualeko esperientziak eta jatekoa topauko ditu. Gainera, musikeak girotuko dau jaia eta AMEtik sorpresa bat be egongo dala aurreratu dabe.