Urri lehenengoaren 20an, zapatua, izango da Inbiu, Igorreko euskerearen eguna eta atzenengo edizinoetan lez, erronka bat izango da helburua. Aurten, Euskal Herrian inoz egin dan giza kate-kiribil luzeena egitea da asmoa eta erronkea ondo urtengo dala ziurtatuteko, zita bi dagoz aurretik.
Olatz Urkiza alkatea: "Euskerea lotzean gaituan loturea da, eta herri gisa dogun nortasuna indartzen dau. Kiribil honegaz erakutsi gura deutsagu munduari Igorrek eta Arratiak euskerea besarkatu eta gure bizitza sozial eta kulturalaren erdigunean jartzen dogula. Erronka kolektibo batean parte hartzeako gonbitea irekia da, eta alkarregaz egiten badogu bakarrik dauka zentzua".
Batetik gaur, hilak 10, promozino bideo bat grabauko da EITB eta beste hedabideei bialtzeko, izan be, helburua igorreztarrek bakarrik ez, kanpoko jentearen parte-hartzea topetan dalako. 16:30ean alkarteak, instituzino eta musikariak dagoz deituta Kultur Etxean eta gero, banakakoak dagoz deituta Urbietan, 18:00etan. Beste alde batetik, barikuan, hilak 12, Inbiu egunaren gaineko aurkezpena egingo da 18:30ean Kultur Etxean. Bertan, erronkearen gaineko informazinoa eskainiko da eta txikerrenentzako Txikigunea egongo da.
Euskerearen inoz egin dan giza kate-kiribil handiena egiteko saiakerea Inbiu egunean bertan egingo da. 12:00etan Lasarte Parkean emongo jako hasikerea ekitaldiari eta 13:00etan egingo dabe euskaltzaleek giza kate-kiribila Urbietan. Futbol zelai erdian eszenaleku txiki bat egongo da, kiribilaren erdian geratuko dana. “Eskutik helduta sartzean garanok hasiko gara bueltak emoten kiribila sortzeako. Erdian eszenaleku txiki bat egongo da eta asmoa da hor gainean, Arantzarteko jantzariek aurresku bi egitea eta beste ekintza batzuk. Zelaian, persona batzuk, lurrean etzanda, “Euskerea” berbea osotuko dabe, gero goitik, dronak grabauta ikusiko dana", dinoe antolatzaileek. Dana grabauko da droneen bitartez.
Egun osoko jaia
Erronkea burututa, Inbiu egunak aurrera egingo dau. Giza kate-kiribila egin ostean, bazkaria egingo da Lasarte Parkean. Arrastiz Eingoko ikasleek musikeagaz girotuko dabe jaia eta gero, herri kirolek hartuko dabe testigua. 19:00etan andrazkoen Bizkaiko Trontza Txapelketea jokatuko da eta ostean, erakustaldiak egingo dira. Leire Astorekak eta Jon Gisasolak “Zelai V” harri-jasotzaileek erakustaldiak egingo ditue. Dimako Txabila Kirol Klubeko Jose Martin Bustinza “Tubi” handiak be lasto botatze eta lasto jasotze erakustaldiak egingo ditu.